OARSOirriak

OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.

Martxoaren 19an atletismo festa familian (Pasaia)

Atletismoaz gozatzeko hitzordua 11:00etan jarri dugu eta bi orduz hainbat zirkuitu eta ariketa probatzeko aukera izango dugu. Animatu eta zatozte datorren larunbatean Nabalaldera goiz pasa dibertigarri honetan parte-hartzera. Patinak eta … Irakurtzen jarraitu

2016/03/13 · Utzi iruzkina

“Atletismoa gertutik” Pasaiako datorren ekintza prestatzeko saioa (Pasaia)

Pasaden ostiralean bildu ginen Donibaneko familiak hurrengo ekintza gauzatzeko ideiak biltzera. Haur eta heldu lan talde ezberdinetan banaturik aritu ginen, ekintzak zehaztu, behar dugun materiala nola lortu definitu eta lanak … Irakurtzen jarraitu

2016/03/06 · Utzi iruzkina

Pasaiako Irrizaleek antolatuta dantzaldia izan zen atzo Antxoko frontoian

Pasaia Antxoko haurrek eta gurasoek antolatutako Dantzaldia atzo arratsaldean, otsailaren 28an, egin zen Antxoko frontoian. Frontoia haurrek egindako apaingarriekin girotu ondoren, Eñaut Gantxegik haurrek aukeratutako musika jartzeko ardura hartu zuen … Irakurtzen jarraitu

2016/02/29 · Utzi iruzkina

“Pelotari egun batez” ekintza prestatzeko saioa San Pedron (Pasaia)

Pasa den ostegunean bildu ginen haur eta heldu gure inguruko pelotariak ezagutzeko saioa prestazeko asmoz eta talde politta osatu genuen haur eta helduok. Ekintzaren berri emateko erabiko ditugun kartelak diseinatu, … Irakurtzen jarraitu

2016/01/31 · Utzi iruzkina

Giza Eskubideen nazioarteko eguna – Abenduak 10 Errenteria-Orereta

Datorren abenduaren 10ean (osteguna) Giza Eskubideen nazioarteko eguna ospatuko da Errenteria-Oreretan. OarsoIrriak ekimenak bat egiten du egun horretan herrian haurrak protagonistak izango dituen ekintzarekin. Eguna: abenduaren 10 Ordua: 17:00etan Tokia: … Irakurtzen jarraitu

2015/12/08 · Utzi iruzkina

Ideien festa Pasai Antxon (Pasaia)

Azaroaren 21ean, Pasaiako familiak Antxoko Ibaiondo frontoian elkartu ginen. Gure helburua 2016 urterako Pasaiako aisialdi egitaraua osatzea izan zen. Eguraldi fresko eta euritsuak ez zituen gure txikienen buruak hotzak utzi. … Irakurtzen jarraitu

2015/12/04 · Utzi iruzkina

Txupinazo txikira KOLORETAKO zapiak eta etxeko perkusio tresnak eramateko deialdia (Errenteria-Orereta)

Iritsi da!!   Hemen da Mila koloreko txupinazo txikia. Batuburrunba eta txupinazora joateko, proposatzen dizuegu, batetik, denok Oarsoirrien zapiak (edo koloretako zapiren bat) lepoan jarrita eramatea eta, bestetik, batukadan atera zaretenok … Irakurtzen jarraitu

2015/07/21 · Utzi iruzkina

Baratzeko familien juntadizoa (Errenteria-Orereta)

  Uztailaren 15ean lana eta jarana uztartu genituen Oarsoirrien baratzeko familien juntadizoan, Errenteria-Oreretako Arramendiko baratze parkean. Ederra izan zen. Batetik, baratzeko lanak egin genituen (belarrak kendu, barazkiak landatu eta  barazkiak bildu). Bestetik, goxo-goxo … Irakurtzen jarraitu

2015/07/20 · Utzi iruzkina

MADALENAK – Mila koloretako txupinazo txikia

  Udaberrian Oarsoirrien deiari erantzunez, haurrek eta gaztetxoek ilusio handiz landu eta adostu zituzten Madalenetako proposamenak. Hori horrela, haien ametsetako jaiak gauzatzeko asmoz, Oarsoirriok Mila koloretako txupinazo txikia antolatzen lagunduko … Irakurtzen jarraitu

2015/07/16 · 2 iruzkin

Asteburu pasa Albaolan (Pasaia)

Pasaden maiatzaren 30 eta 31an Albaolan asteburu pasa egiteko aukera izan genuen. Irrien Lagunaken txokoan egindako prozesuari amaiera emateko kanpokaldea lore eta kolorez apaindu genuen Jon Muñizen laguntzarekin. Sukaldaritza tailerrean … Irakurtzen jarraitu

2015/06/02 · Utzi iruzkina