OARSOirriak

OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.

Ideien festa – Zuk, zer egingo zenuke herrian?

2015-eko marxtoaren 6an IDEIEN FESTA ospatuko dugu Errenteria/Oreretan. Hemen ekimena zabaltzeko bideoa duzue. Haurrak eta helduak amesten dugun herria marrazten… eta zu, zer egingo zenuke herrian?  

2015/01/25 · Utzi iruzkina

Donibanen mendi buelta eta ezti dastaketa Aitor Zabalaren eskutik

Pasaiako Irrizaleek urriaren 26an herriko ingurua eta herritarren ofizio eta afizioak ezagutzeko¬† ibilaldi polit bat egin genuen. Ekintza hauek herritarren parte hartzearekin egitea dugu irizpide eta oraingo honetan Aitor Zabala … Irakurtzen jarraitu

2014/11/16 · Utzi iruzkina

Sukaldaritza TAILERRA Pasaiako Oarsoirriaken eskutik

Pasaiako OarsoIrriak taldea osatzen dugun haur, gazte eta helduok landu dugun 2014ko aisialdi egitarauko maiatzeko ekintza egin genuen maiatzaren 18an Antxon, sukaldaritza tailerra. Gazteek proposatu zuten ekintza hau egitea eta … Irakurtzen jarraitu

2014/06/10 · Utzi iruzkina

Panelak marrazten

Lehengo maiatzaren 10ean, larunbatean, Ondartxoko OarsoIrrien txokoaren paretean kokatuko diren panelak marraztu genituen Joseba Antxustegietxarteren laguntzarekin. Txokoa diseinatzeko prozesuan haurrek egindako marrazkiak izan dira oinarria. Josebak perfilatu eta bertaratu ginen … Irakurtzen jarraitu

2014/05/15 · Utzi iruzkina