OARSOirriak

OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.

[Errenteria-Orereta] Haurren JAI BATZORDEA

Madalen jaiak prestatzen hasi gara eta zuen laguntza behar dugu: haurren proposamenak zuzenean jaso nahi ditugu. Beraiek erabaki dezatela nolako jaiak nahi dituzten! Horretarako, dinamika berezi batzuk prestatu ditugu 6 … Irakurtzen jarraitu

2016/04/08 · Iruzkin 1

HEZKIDETZARI BURUZKO PRESTAKUNTZA SAIOA

Oarsoaldeko Irrizaleek hezkidetzari buruzko prestakuntza saioa antolatu dute oarsoaldeko lau herrietako haurrentzat eta gurasoentzat. Saioa apirilaren 16an izango da, 11:00tatik 13:30etara Trintxerpeko Alkateordetzan. Apirilaren 4tik 11 bitartean eman daiteke izena … Irakurtzen jarraitu

2016/04/08 · Utzi iruzkina

Futbolariak eta printzesak

  Haziak egitasmoak eta Abaraxka ludotekak  parekidetasunean eta berdintasunean hazi eta hezteko ikuskizunera gonbidatzen zaitu.               IKUSKIZUNA: Futbolariak eta printzesak. NORI ZUZENDUA:  7-13 urte … Irakurtzen jarraitu

2016/03/31 · Utzi iruzkina

Atletismoaz gozatuz Donibanen

Goiz-pasa ederra izan genuen pasaden larunbatean Nabalaldean. Adin guztietako gazteek hesi lasterketetak, altuera eta luzera jauziak edota irteeerak probatzeko aukera izan zuten. Irteerak nola egin erakusteko Antxon Basurcoren laguntza izan … Irakurtzen jarraitu

2016/03/21 · Utzi iruzkina

Martxoaren 19an atletismo festa familian (Pasaia)

Atletismoaz gozatzeko hitzordua 11:00etan jarri dugu eta bi orduz hainbat zirkuitu eta ariketa probatzeko aukera izango dugu. Animatu eta zatozte datorren larunbatean Nabalaldera goiz pasa dibertigarri honetan parte-hartzera. Patinak eta … Irakurtzen jarraitu

2016/03/13 · Utzi iruzkina

“Atletismoa gertutik” Pasaiako datorren ekintza prestatzeko saioa (Pasaia)

Pasaden ostiralean bildu ginen Donibaneko familiak hurrengo ekintza gauzatzeko ideiak biltzera. Haur eta heldu lan talde ezberdinetan banaturik aritu ginen, ekintzak zehaztu, behar dugun materiala nola lortu definitu eta lanak … Irakurtzen jarraitu

2016/03/06 · Utzi iruzkina

Pasaiako Irrizaleek antolatuta dantzaldia izan zen atzo Antxoko frontoian

Pasaia Antxoko haurrek eta gurasoek antolatutako Dantzaldia atzo arratsaldean, otsailaren 28an, egin zen Antxoko frontoian. Frontoia haurrek egindako apaingarriekin girotu ondoren, Eñaut Gantxegik haurrek aukeratutako musika jartzeko ardura hartu zuen … Irakurtzen jarraitu

2016/02/29 · Utzi iruzkina

Pilota-jolasak ezagutzeko saioa San Pedron

Otsailaren 20an, larunbat goizean, Joseba Mujika Antxoko pilota eskolako koordinatzailearen laguntzarekin pilota-jolasak ezagutzeko saioa izan zuten San Pedroko familiek. Haur eta guraso elkarrekin aritu ziren jolasean pilota oso jolas desberdinetan … Irakurtzen jarraitu

2016/02/29 · Utzi iruzkina

“Pelotari egun batez” ekintza prestatzeko saioa San Pedron (Pasaia)

Pasa den ostegunean bildu ginen haur eta heldu gure inguruko pelotariak ezagutzeko saioa prestazeko asmoz eta talde politta osatu genuen haur eta helduok. Ekintzaren berri emateko erabiko ditugun kartelak diseinatu, … Irakurtzen jarraitu

2016/01/31 · Utzi iruzkina

Errenteria-Oreretako OarsoIrriak TXARANGADA taldea osatu nahi dugu inauterietarako

Azken bi urteetan batukada taldearekin izan dugun esperientzia zoragarriaren ondoren, aurten txarangada taldea osatzea proposatu nahi dizuegu. Gure asmoa Inauterietan, otsailaren 6an (larunbata) 12:00etan, gure erritmoaz lagunduta herriko kaleak alaitzea … Irakurtzen jarraitu

2016/01/14 · 2 iruzkin