2025eko Madalenetako Txupinazo Txikian parte hartzeko deialdiak
Haurren jai batzordeak bere lanketa egin zuen. Mila esker bertaratu zineten haur eta familia guztioi! Orain, Txupinazo Txikiko prestaketaren txanda da. Haurren Txupinazoaren baitan ekintza desberdinak daude, eta bakoitzaren lanketa … Irakurtzen jarraitu
Martxoak 1ean kaleJAIA Bixkor txarangarekin batera!
2025eko Inauteriak gainean ditugu, hau poza! Martxoak 1ean, larunbatean, 12:00etan hasiko da familien kaleJAIA Mertatuzarren. Ibilbidea herriko BIXKOR txarangarekin batera egingo da eta bukaeran argazki ERRALDOIA egingo dugu herriko lagun … Irakurtzen jarraitu
2023ko Haurren Jai Batzordea (Errenteria/Orereta)
Azken urtetan egin bezala, 2023ko Madalen jaien prestaketan haurren hitza kontutan hartu nahiko genuke. Dinamika berezi batzuk prestatu ditugu 5etik 12 urtera bitarteko haurrei eta familiei zuzenduta, haurren ideiak landu … Irakurtzen jarraitu
Otsailak 18an familien kalejira!
2023ko Inauteriak gainean ditugu, hau poza! Otsailaren 18an, larunbatean, 12:00etan hasiko da familien kalejira Mertatuzarren eta 11:30etan entsegu orokorra egingo dugu. Ibilbide musikatu eta koloretsuaren ondoren argazki ERRALDOIA egingo dugu … Irakurtzen jarraitu
2022ko Madalen jaietan haurren egitaraua
Laster Madalen Jaiak datoz, eta Haurren Jai Batzordean oinarrituta honako egitarau hau osatu da:Uztailak 21, osteguna 17:15 BATUBURRUNBA Zumarditik abiatuta elkarrekin joango gara Txupinazo Txikira. Entzun diezagutela: Mila koloretako Txupinazo … Irakurtzen jarraitu
2022ko Haurren Jai Batzordea (Errenteria/Orereta)
2022ko Madalen jaien prestaketan haurrek beren bere lekua izatea nahiko genuke. Horretarako, zuen laguntza behar dugu, Haurren Jai Batzordea antolatze aldera. Dinamika berezi batzuk prestatu ditugu 6tik 12 urtera bitarteko … Irakurtzen jarraitu
Mundu hobetzeko haurren irudimena!
Gurasoen, familien eta lagunen beharra dugu HAURREN ideak eta ametsak jasotzeko. Egoera gogorrak bizitzen ari gara, eta dinamika herritar berezi bat proposatu nahi dizuegu. Pentsatu eta adierazi, marrazki batean eta … Irakurtzen jarraitu
Marrazki bizidunak sortzen
Ventana a la Diversidad, Haziak egitasmoak eta Abaraxka Ludotekak etxean denbora gehiago pasa behar dugun garai hauetan elkarrekin sortzeko proposamena luzatu nahi dizuegu. Ekimen honek, marrazki bizidunak sortzeko helburua du, … Irakurtzen jarraitu
Leihoa zabalik da OarsoIrriak ekimenean
Etxeetan igaro behar ditugun egun hauek ikusita Oiartzungo Abaraxka ludoteka eta Oarsoirriak ekimenetik proposamentxo bat dugu zuontzat, hau da, etxeko txikitxoentzat. Zer esan nahi diozu munduari? egun hauetan egiten dituzun, … Irakurtzen jarraitu
Txintxorroak eta ur jolasak Santiago plazan ( Pasai Donibane)
Datorren igandean ur jolasak antolatu ditugu Pasaiako Oarsoirriakeko familiek. Herria Sagardo Egunarekin girotua egongo dela aprobetxatuz jarduera ezberdinak probatzeko aukera izango duzue bertaratzen zaretenok. Hain zuzen, usadio zaharrak berreskuratu eta … Irakurtzen jarraitu