OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.
2022ko Madalen jaien prestaketan haurrek beren bere lekua izatea nahiko genuke. Horretarako, zuen laguntza behar dugu, Haurren Jai Batzordea antolatze aldera.
Dinamika berezi batzuk prestatu ditugu 6tik 12 urtera bitarteko haurrentzat, haien ideiak landu eta azaldu ditzaten. Halaber, Txupinazo Txikiaren pegatinak sortzeko aukera ere egongo da.
Eguna: maiatzaren 13a, ostirala.
Ordua: 17:00etatik aurrera.
Tokia: Lekuona Fabrika eraikinaren 1. solairua.
Familiei informazio hau etxeko txikiekin partekatzea eskatu nahi diegu, jaietan ere haien zatitxo bat egon dadin eta haurren ideiekin guztiok goza dezagun!