OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.
uztailaren 31N, arratsaldeko 12:00etan Koldo Mitxelenako aterpean familientzako DJ saioa OarsoIrriak eta Jai Toki Kultur Elkarteko Furius konpartsak elkarlanean antolatuta! EMAN ZURE EKARPENA UZTAILAK 6a BAINO LEHEN Errenteria/Oreretako zuzeneko DJ saioa prestatzeko! Osasun egoerara moldatutako ekintza izango da.
Dakizuen bezala, aurten ez dira Madalenak izango, baina ez kezkatu, udaran zehar herriko hainbat eragilek ekintzak egingo ditugu eta.
Gure filosofiaren oinarrian haurrei galdetzea eta familiekin batera ekintzak egitea da. Halere, ikasturte hau ere berezia izaten ari da, eta Errenteria/Oreretako OarsoIrriak ekimenean laguntzen gabiltzan familiok ezin izan dugu galdeketa behar den denborarekin bideratu.
Zerbait bideratzeko garaian, pasa den urteetan haurren gogoetak hartu ditugu kontuan eta beti musika eta dantza oso presente daudela ikusi dugunez, herriko Jai Toki Kultur Elkarteko Furius konpartsarekin batera saio berezia antolatzen ari gara eta, noski, zuen laguntza behar dugu!
Zer iruditzen zaizue uztailaren 31n, arratsaldeko 12:00etan Koldo Mitxelenako aterpean familientzako DJ saio bat egiten badugu? Gu guztiok bidalitako kantu eskaerekin Furiuseko lagunek saio berezia prestatuko dute… Giro alaia, dantza, musika, txotxongiloak, animazioa… Osasun egoerara moldatutako ekintza izango da.
Uztailak 6a baino lehen, bidali ezazu etxekoen euskal abestien eskaera helbide honetara: oarsoirriak@gmail.com
Nahi izanez gero, kantuarekin batera eskatzailearen izen-abizenak eta adina jarri ditzakezue. Galdetu osaba-izebei, aiton-amonei eta lagunei ere, eta bidali haien ekarpenak!!