Ideien festa – Zuk, zer egingo zenuke herrian?
2015-eko marxtoaren 6an IDEIEN FESTA ospatuko dugu Errenteria/Oreretan. Hemen ekimena zabaltzeko bideoa duzue. Haurrak eta helduak amesten dugun herria marrazten… eta zu, zer egingo zenuke herrian?
Zirku tailerra Pasaian
Zirku tailerra from OarsoIrriak on Vimeo. Pasaiako Irrizaleen taldeak zirku tailerra antolatu zuen haur zein helduentzat abenduaren 27an Pasai Antxon. Haurrek proposatu zuten ekintza hau egitea, eta beraiek aritu dira … Irakurtzen jarraitu
Donibanen mendi buelta eta ezti dastaketa Aitor Zabalaren eskutik
Pasaiako Irrizaleek urriaren 26an herriko ingurua eta herritarren ofizio eta afizioak ezagutzeko ibilaldi polit bat egin genuen. Ekintza hauek herritarren parte hartzearekin egitea dugu irizpide eta oraingo honetan Aitor Zabala … Irakurtzen jarraitu
Materren paseoa eta Faktoriara bisita
Pasaiako Irrizaleok, Urriaren 12an ekintza bikoitz bat antolatu genuen, batzuk badia barrutik Mater itsasontzian ezagutzen zuten bitartean, beste batzuk Ondartxoko Itsas kultur faktoriako museoa ezagutzera joan ginen eta bisita gidatua … Irakurtzen jarraitu
Sukaldaritza TAILERRA Pasaiako Oarsoirriaken eskutik
Pasaiako OarsoIrriak taldea osatzen dugun haur, gazte eta helduok landu dugun 2014ko aisialdi egitarauko maiatzeko ekintza egin genuen maiatzaren 18an Antxon, sukaldaritza tailerra. Gazteek proposatu zuten ekintza hau egitea eta … Irakurtzen jarraitu
Panelak marrazten
Lehengo maiatzaren 10ean, larunbatean, Ondartxoko OarsoIrrien txokoaren paretean kokatuko diren panelak marraztu genituen Joseba Antxustegietxarteren laguntzarekin. Txokoa diseinatzeko prozesuan haurrek egindako marrazkiak izan dira oinarria. Josebak perfilatu eta bertaratu ginen … Irakurtzen jarraitu
Oarsoaldea “Herri hezitzailea eskola herritarra” jardunaldietan
Aurretik jardunaldiak zer izan ziren adierazten duen bideo txiki bat jarri dizuegu. Oraingoan, Oarsoaldeak jardunaldi horietan egin duena jarri nahi dugu agerian. Bideo hau ere Hik Hasi-koek bidali digute eta … Irakurtzen jarraitu
Herri hezitzailea eskola herritarra jardunaldiak
Aipatua dizuegu udaberrian egingo ziren jardunaldi hauei buruzkorik lehen ere. Orain, hemen, laburpen alai bat jarriko dizuegu. HIKHASIk bidali digu eta oso polita eta arina da.