OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.
Aurretik jardunaldiak zer izan ziren adierazten duen bideo txiki bat jarri dizuegu. Oraingoan, Oarsoaldeak jardunaldi horietan egin duena jarri nahi dugu agerian. Bideo hau ere Hik Hasi-koek bidali digute eta gizabidezkoa da eskertzea.