OARSOirriak

OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.

BADIA EGUNA BIZIKLETAZ

OarsoIrriak logoa erdian

Eskualdeko hainbat elkartek III. Badia Eguna antolatu dute irailaren 29rako, eta Oarsoaldeko OarsoIrriak bertan parte hartuko dugu, badiari buelta emango dion bizikleta-bira antolatuz. Pasaiako haurrek euren herria hobetzeko proposamenen artean badia inguratuko duen bidegorria egitea proposatu dute, eta hori egi bihurtzeko lanean ari dira. Badia eguna egokia iruditu zaigu umeen proposamen hau zabaltzeko eta denon aldarrikapen bihurtzeko.Honenbestez, parte hartu nahi duen guztiari irekia da ekimena, eta ondorengo ordutegi eta guneetan bilduko garela jakinarazten dizuegu.

10:00

Donibaneko Santiago plazan elkartuko gara. Zabarre pirata eta Largabista ere etortzekoak dira, eta gurekin batera emango diote buelta badiari.

10:45

Lezoko OArsoIrriak ekimenarekin bat egingo dugu herriko plazan.

11:00

Oreretako Zumardian gehituko dira martxara Errenteria-Oreretako eta Oiartzungo OarsoIrriak.

11:30

Antxoko Zumardian bertako lagunak elkartuko dira gurera.

11:45

Herrerako familiak ere OarsoIrriak lagunokin bat egingo dute topo geltokiko plazatxoan.

12:30

Trintxerpen dantza ikuskizuna.

13:00

San Pedroko frontoira iritsiko gara.

Bertan, OArsoIrriakeko lagunak proiektua aurkeztuko dugu eta Zabarreren dantzarekin bukatuko dugu OarsoIrriak lagunek antolatutako bira.

Oharrak:

  • Badia egunaren egitaraua osoagoa da, beste hainbat elkartek ekimen gehiago antolatu baitituzte arratsalde parterako.

  • Esaterako, 14:00etan sardina-jana antolatu dute Herrerako lagunek Herrerako topo geltokiaren plazan. San Pedrotik Herrerarako bidea oinez egingo da San Pedroko ekitaldia bukatu ondoren.

  • Badia egunean parte hartuko duen jendea kamiseta zuriak jantzita joateko deia egin da.

  • OarsoIrriakeko lagunok gure zapiak jantzita joango gara.

  • Txilibituak edo txirrinak, biek balioko digute gure aldarrikapena ozenago entzuteko.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Information

This entry was posted on 2013/09/19 by in Aisialdi Egitarauak,Eskualde.
%d bloggers like this: