OARSOirriak

OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.

ETXEKOAK DANTZARA! (Errenteria-Orereta)

Errenteriako Udalak eta Kukai Dantza Konpainiak, OarsoIrriak egitasmoarekin elkarlanean, familia osoari zuzendutako dantza tailerra antolatu dute Niessen Kulturgunean. Tailerrean 4 urtetik gorako haurrek partehartu ahal izango dute, eta gutxienez heldu … Irakurtzen jarraitu

2015/05/26 · Utzi iruzkina

Dantza eta jolasa – OarsoIrriak + Kukai Dantza (Errenteria-Orereta)

Datorren larunbatean (maiatzak 2) dantza jolasekin familia giroan gozatzeko aukera izango dugu. Auzolanean Kukai Dantza Konpainiako lagunekin batera antolatutako saioa izango da. Gu behintzat dantzatzeko gogoz gaude, eta zu? NOIZ? … Irakurtzen jarraitu

2015/04/29 · Utzi iruzkina

Haurren ametsetako jaiak gauzatuz (Errenteria-Orereta)

Gonbidapen berezi bat egin nahi dizuegu Errenteria-Oreretako Oarsoirriak taldetik eta herriko Jai Batzordetik. Madalenak prestatzen gabiltza eta zuen laguntza behar dugu: umeen proposamenak zuzenean jaso nahi ditugu. Beraiek erabaki dezatela … Irakurtzen jarraitu

2015/04/21 · Utzi iruzkina

Arramendiko baratze ekologikoa landatzeko deia (Errenteria-Orereta)

Kaixo. Iaz Arramendin baratzea landu genituen, Oarsoirriak ekimeneko familien ilusioari eta ahaleginari esker. Arramendin, lurrarekin gozatu eta letxugak, azenarioak, brokoliak, porruak eta piperrak bildu ditugu, eta familia desberdinon artean harreman … Irakurtzen jarraitu

2015/04/16 · Utzi iruzkina

OarsoIrriko jardueren egutegia 2015 (Errenteria-Orereta)

Joan den martxoaren 6an Errenteria-Oreretan ideien festa ospatu genuen. Guztira 65 pertsona bildu ziren bertan, eta haurrek zein helduek sortu nahi zuten aisialdia izan zuten jomuga. Beheko taulan, 2015erako OarsoIrriak … Irakurtzen jarraitu

2015/04/14 · Iruzkin 1

DEIALDI BEREZIA (Errenteria-Orereta)

Hamaika dira OarsoIrriak egitasmo herritarraren baitan Errenteria-Oreretan egin diren jarduerak eta ugariak zein hunkigarriak bizitako uneak. – Herri batukada koloretsua – Baratze ekologikoa elkarlanean lantzen dituzten familiak  – Madalenetako haurren … Irakurtzen jarraitu

2015/02/27 · Utzi iruzkina

Alaia eta hunkigarria OarsoIrriak herri batukada

Otsailak 14ko arratsaldean OarsoIrrien herri batukadak Errenteria-Oreretako kaleak girotu zituen. Hainbat asteburuetan zehar erritmoak ikasten egon ondoren iritsi zen egun handia. Euriak protagonista izan nahi zuen baina mozorroak, burrunbak eta … Irakurtzen jarraitu

2015/02/27 · Utzi iruzkina

Gureaz Blai irrati saioko zozketa irabazi du OarsoIrriak-ek

GureazBlai irrati saioak twitter bitartez zozketa berezi bat jarri zuen abian: Kimutx egitasmoaren material sorta eskuratzeko, @GureazBlai aipatuz 2015erako euskararen bueltan genituen desioak txiokatzea eskatzen zen. Ondoren erabiltzaile zenbaitek bidalitako … Irakurtzen jarraitu

2015/01/28 · Utzi iruzkina

Ideien festa – Zuk, zer egingo zenuke herrian?

2015-eko marxtoaren 6an IDEIEN FESTA ospatuko dugu Errenteria/Oreretan. Hemen ekimena zabaltzeko bideoa duzue. Haurrak eta helduak amesten dugun herria marrazten… eta zu, zer egingo zenuke herrian?  

2015/01/25 · Utzi iruzkina

Harremanetarako

OarsoIrriak egitasmoarekin harremanetan jarri nai izanez gero bidali posta elektroniko bat ondorengo helbidera: oarsoirriak@gmail.com  

2013/01/19 · Utzi iruzkina