OARSOirriak

OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.

Nire kamiseta tailerra (Errenteria-Orereta)

Betiko kamisetez aspertua? Gustuko duzun mezurik ez? Atzerriko hizkuntzetan kamiseta ugari, eta euskaraz zer? Zure diseinua egin nahiko zenuke? Izena eman OarsoIrrien Nire kamiseta tailerrean! Ez galdu aukera erliebean grabatuz … Irakurtzen jarraitu

2015/11/16 · Utzi iruzkina

IDEIEN FESTA Pasaiako familiekin

Azaroaren 21ean Antxoko Ibaiondo frontoian 11etatik 13:30ak bitarte. Zuen barrutietan zein jarduera botatzen dituzue faltan? Haur, gazte eta helduak elkarrekin egin eta antolatu nahi dituzue? Zatozte Pasaiako ideien festara. Zatozte … Irakurtzen jarraitu

2015/11/13 · Utzi iruzkina

ETXEKOAK DANTZARA! Amaia Navascues gidaritzapean (Errenteria-Orereta)

Errenteriako Udalak eta Kukai Dantza Konpainiak, OarsoIrriak egitasmoarekin elkarlanean, familia osoari zuzendutako dantza tailerra antolatu dute Niessen Kulturgunean. Tailerrean 4 urtetik gorako haurrek partehartu ahal izango dute, eta gutxienez heldu … Irakurtzen jarraitu

2015/11/05 · Utzi iruzkina

ERRIGORAko saskia eskatzeko aukera

ERRIGORAren kanpaina dela eta (Erriberako uzta Euskarari puzka), Errenteria-Oreretako SARETUZ ekimenekoek herri mailan ekimenaren zabaltzea eta kudeaketa gauzatzen ari dira.   Kanpaina honetan, 15 ekoizleren lana biltzen da kartoizko saski … Irakurtzen jarraitu

2015/11/04 · Utzi iruzkina

Oiartzungo Gau Beltza 2015

Urriak 31, ean Oiartzunen  bigarren urtez ospatu da Gau Beltza Beldurrezko ibilbidea egin genuen bertaratutakoak. Sorpresa ugari ere bai. Arropa zahar, maindire, alkandora, zaku…. mozorro ugari tarteko. Hona hemen bideoa: … Irakurtzen jarraitu

2015/11/03 · Utzi iruzkina

Oarsoirriak ekimenaren aurkezpena Antxoko familiei Azaroaren 5ean

17:30etatik 18:30ak bitarteko tertulia. Pasaiako Irrizaleon taldean parte hartzen dugun haur, gazte eta helduok urte osoko aisialdi egitaraua osatzeko ideien festa egingo dugu Antxon azaroaren bukaeran. Aurretik, Antxoko familiei Oarsoirriak … Irakurtzen jarraitu

2015/11/02 · Utzi iruzkina

Gure zuhaitzak ezagutzen

Zuhaitzen ezagutzaren ekintzarako izen ematea oso arrakastatsua izan da, dagoeneko 200 lagun elkartuko gara! Jarduera guztiontzat atsegina izan dadin izen ematea itxi da. Udazkenean murgildu garela eta, familiekin txango berezi bat … Irakurtzen jarraitu

2015/10/15 · Utzi iruzkina

Bizkotxo tailerra – Sukaldatzeko modu anitzak (Errenteria-Orereta)

Errenteria-Oreretako OarsoIrriak bizkotxo tailerra antolatu du datorren ostiralerako, urriak 2. Bizkotxo mota desberdinak egiten ikasiko dugu eta kontuan hartuko dira zeliakoen berezitasunak, bai eta alergiak eta intolerantziak ere; arrautzarik gabeko … Irakurtzen jarraitu

2015/09/27 · Utzi iruzkina

Atlantikaldian ETXEKOAK DANTZARA! (Errenteria-Orereta)

Irailak 19an (larunbata) Atlantikaldia Jaialdiaren eta ‘Etxekoank Dantzara!’ zikloaren baitan familia osoari zuzendutako dantza tailerra antolatu da. Maider Oiartzabal dantzari eta koreografoak gidatuko du saioa. Gu dantzatzeko gogoz gaude, eta … Irakurtzen jarraitu

2015/09/09 · Utzi iruzkina

Haurren Jai Batzordea iruditan (Errenteria-Orereta)

Asanbladak eta erabakiak Asanbladak, eskuekin lanketak, arkatzekin lanketak, euskara eskuetan, eztabaidak, aurkezpenak, aukeraketa…                Mila koloretako txupinazo txikiaren prestaketa Materiala bildu eta helburua jarrita … Irakurtzen jarraitu

2015/07/27 · 2 iruzkin