OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.
Azaroaren 21ean Antxoko Ibaiondo frontoian 11etatik 13:30ak bitarte.
Zuen barrutietan zein jarduera botatzen dituzue faltan?
Haur, gazte eta helduak elkarrekin egin eta antolatu nahi dituzue?
Zatozte Pasaiako ideien festara. Zatozte zuen ametsak egi bihurtzera.
Haur gazte eta helduok, urte osoko aisialdi egitaraua osatzeko ideien festa egingo dugu Antxon. Horretarako orainarte parte hartu duzuen familiei eta familia berriei deia egiten dizuegu ideien ferstan parte hartzeko. Jolas dinamiken bidez eta barrutika ikasturterako 8 jarduera hautatuko ditugu, bi barruti bakoitzerako. Barruti bakoitzeko familiek egingo dituzte euren barrutirako proposamenak, haur eta heldu elkarrekin.
Etorri zuen barrutiko proposamenekin eta denon artean osatuko dugu egitarau erakargarria.
Barrutietatik familiak elkarrekin joango gara Antxora. Hitzorduak:
Trintxerpen: Azokan 10:30tan.
San Pedro: Frontoian 10:30tan.
Donibane: Meipin 10:30tan.
Antxon: Zumardian 10:45etan.