OARSOirriak

OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.

Gure zuhaitzak ezagutzen

zeltiarra_01

Zuhaitzen ezagutzaren ekintzarako izen ematea oso arrakastatsua izan da, dagoeneko 200 lagun elkartuko gara! Jarduera guztiontzat atsegina izan dadin izen ematea itxi da.

Udazkenean murgildu garela eta, familiekin txango berezi bat egitea proposatu nahi dizuegu Oarsoirrien taldetik. Udazkeneko paisaiari so jarrita, zuhaitz asko hostoak galtzear dauden honetan gure arbasoak ditugu gogoan eta zuhaitzak eragiten diguten lilurari erreparatu nahi diogu. Arbasoen zirrara nabaritu bai, baina jakintza asko galdu dugula sentitzen dugu. Halere, beste kultura batzuek –zeltak, esate baterako– horoskopo bat osatu zuten zuhaitzen izaerari loturik, eta hori mantentzen jakin dute.

Horoskopo zelta aitzaki hartuta, inguruko zuhaitzak behatu eta ezagutzeko jolasa proposatzen dizuegu: txango bat egingo dugu Orereta-Errenteriako agustindarren komentuko lorategian hasi eta Arramendin amaitzeko. Ondoren, han ikusitako zuhaitzekin liburuxka bat prestatuko dugu denon artean. Animatu eta etorri, nork bere zuhaitza topa dezan.

 

Eguna: urriaren 24a, larunbata

Ordua16:00 – 19:00

Herria: Errenteria-Orereta

Hasiera: agustindarren elizako ataria. GoogleMap esteka

Komeni da arropa erosoa eramatea. Auzo horretan eta Arramendiko zelaietan ibiliko gara. Arratsaldea eskulan bat eginez bukatuko dugu.

Izen ematea: izen ematea oso arrakastatsua izan da, dagoeneko 200 lagun elkartuko gara! Jarduera guztiontzat atsegina izan dadin izen ematea itxi da.

Adi: oso eguraldi txarra egitekotan, ekintza bertan behera geratuko litzake, eta e-mailez jakinaraziko genuke urriaren 24an bertan, eguerdiko 12ak baino lehen.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Information

This entry was posted on 2015/10/15 by in Uncategorized and tagged , , , , , .
%d bloggers like this: