OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.
Errenteria-Oreretako OarsoIrriak bizkotxo tailerra antolatu du datorren ostiralerako, urriak 2.
Bizkotxo mota desberdinak egiten ikasiko dugu eta kontuan hartuko dira zeliakoen berezitasunak, bai eta alergiak eta intolerantziak ere; arrautzarik gabeko bizkotxoa, laktosarik gabeko esnea eta abar. Eta, noski, beganoengandik ikasteko prest!
Ostiraleko hau bizkotxo tailer bat baino gehiago izango da.
Elkarrengandik asko ikasiko dugu. On egin!!
Eguna: urriaren 2a, ostirala
Ordua: 17:30 – 19:00
Tokia: Niessen elkartea (Biteri kalea)
Oharrak: familia bakoitzak bizkotxorako molde bat ekarri behar du. Norbait zeliakoa bada, labean sartzeko poltsa ekarri beharko du. Berezitasun bakoitza kontuan hartzeko, norbaitek alergia edo intolerantziaren bat badu, antolatzaileei adierazi beharko dio, posta mezu bat bidaliz oarsoirriak.errenteria.orereta@gmail.com helbidera. Beganoen kasuan ere, eskertu egingo zaie antolatzaileokin harremanetan jartzea eta errezetarako behar diren jakien zerrenda adieraztea.
Izen ematea: izena emateko mezu bat idatzi behar da, oarsoirriak.errenteria.orereta@gmail.com helbidera urriak 1 baino lehen.
Bidali beharreko informazioa: parte hartuko duten lagunen izenak (haurrena zein helduena) eta haurren adina. Informazioa antolaketa egokia gauzatzeko erabiliko da, bai eta behar den materiala egoki prestatzeko ere. Izena emateko azken eguna urriaren 1a, osteguna.