OARSOirriak

OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.

ERRIGORAko saskia eskatzeko aukera

ERRIGORAren kanpaina dela eta (Erriberako uzta Euskarari puzka), Errenteria-Oreretako SARETUZ ekimenekoek herri mailan ekimenaren zabaltzea eta kudeaketa gauzatzen ari dira.

Errigora saskia 2055

 

Kanpaina honetan, 15 ekoizleren lana biltzen da kartoizko saski batean eta esan beharra dago, ordaintzen diren 50€ horiekin, ekoizleen produktuak ordaintzeaz gain, Erriberako Euskalgintzari ere zati polit bat bideratzen zaiola %25 hain zuzen ere.


Zer deritzozue guk, gure aportazioen bidez, euskarari haize errotaren lana egiten laguntzea, trakzio lana egiten laguntzea, alegia?

Link honetan  sartuta eskaera egiteko aukera duzue.

Eskaera egiteko azken eguna, azaroaren 8a

 

Oharra: Eskaera orria betetzen duenak SARETUZ proiektuaren datu basean sartuko da. SARETUZek ez ditu datu hauek hirugarren entitateei emango eta soilik egitasmoaren bestelako kanpainen berriak bidaltzeko erabiliko ditu. Eskaera egin baina SARETUZeko datu basean sartu nahi ez duenak jakinarazpena ondorengo helbidera bidali beharko du saretuzp@gmail.com

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Information

This entry was posted on 2015/11/04 by in Orokorrak and tagged .
%d bloggers like this: