OARSOirriak

OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.

Otsailaren 10ean kuadrillen eta familien KALEJAIA!

2024ko Inauteriak gainean ditugu! Urteroko herri kalejira KALEJAIA berrizendatu dugu 🙂

Otsailaren 10ean, larunbata, 12:00etan hasiko da kuadrillen eta familien KALEJAIA Mertatuzarren eta 11:45ean entsegu orokorra egingo dugu. Ibilbide musikatu eta koloretsuaren ondoren argazki ERRALDOIA egingo dugu lagun bereziekin batera.

Aurtengo dantza kolektiboa Esne Beltzaren “Nahi dut” abestia da. Dantza ikasteko entseguak egingo ditugu, eta gidaria Vanesa Castaño Bellon dantza irakaslea izango da.

Entseguak Merkatuzarren izango dira ondorengo datetan:

   Urtarrilaren 28an 17:00etan 

   Otsailaren 2an  18:00etan

Giro ederra egon ohi da entseguetan. Animatu, eta has gaitezen inauterietan murgiltzen! Entseguetara etortzeko aukerarik ez baduzue, hemen daukazue dantza ikasteko bideoa:

Zuen kuadrillak edo familiak berezko dantza, magia, truku edo antzezpenen bat sortu nahiko balu, idatziguzue oarsoirriak@gmail.com helbidera, eta azalpen guztiak emango dizkizuegu. Ahal bada, mezua urtarrilaren 24a baino lehen bidali, baina lasai, otsailaren 8ra arte ere izena emateko aukera daukazue eta!

Utzi iruzkina

Information

This entry was posted on 2024/01/18 by in Aisialdi Egitarauak,Errenteria-Orereta,Herriak,Inauteriak,Uncategorized and tagged , , , .