OARSOirriak

OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.

KontaKLIK: Etxeko txikiak bakarrik edo familia giroan jolasteko eta sormena lantzeko aukera

Haziak egitasmoaren izenean, etxean gauden egun hauetarako proposamentxo bat luzatu digute. Etxeko txikiek bakarrik edo familia giroan entretenitu eta sormena landu ahal izateko aukera duzue KontaKLIK webgunearekin.

KontaKLIK ukimenezko pantailak dituzten gailuetan (bai Android eta bai IOS sistema eragileak dituztenak) eta mahai gaineko ordenagailuetan erabiltzeko materiala da.

Hemen duzue informazio gehiago.

Besarkada bero bat.

Utzi iruzkina

Information

This entry was posted on 2020/04/07 by in Aisialdi Egitarauak,COVID-19,Leihoa zabalik and tagged , .