OARSOirriak

OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.

Dantza eta jolasa – OarsoIrriak + Kukai Dantza (Errenteria-Orereta)

Logo-oarsoIrriak-Kukai

Datorren larunbatean (maiatzak 2) dantza jolasekin familia giroan gozatzeko aukera izango dugu. Auzolanean Kukai Dantza Konpainiako lagunekin batera antolatutako saioa izango da. Gu behintzat dantzatzeko gogoz gaude, eta zu?

NOIZ? Maiatzaren 2an, larunbata.
NON? Errenteria-Oreretako dantza eskolan (Niessen kulturguneko 3.solairuko dantza gela nagusian)
ORDUA? 11:30etan (ordu beteko saioa izatea aurreikusten da)
OHARRAK: arropa erosoa ekarri.
3 urtetik aurrekoentzat pentsatutako ekintza.

Modu parte-hartzailean landutako saioa da, herriko beste elkarte batekin, Kukai Dantza, auzolanean garatutakoa eta ekintza guztiak bezala doakoa. Herriko giroaz gozatzeko aukera polita, gogoa besterik ez da eduki behar!

Has dezagun maiatza dantzan!

Laster arte,

Errenteria-Oreretako Oarsoirriak  eta Kukai Dantza Konpainia (2015)

Utzi iruzkina