OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.
Errenteria Oreretako OarsoIrriak-en lehen kafe-tertulia from Oarso Jolas on Vimeo.
OarsoIrriak Errenteria-Orereta, saio irekia
Errenteriako topaketa: 2013ko martxoaren 1ean, Merkatuzarren.
Umeen ametsak gauzatzeko lehen saioa eta helduen kafe tertulia
Guztira bertaratutako helduak 40 izan ziren, Umeak 120 bat izan ziren.
Kafe-tertulian
Sei-zazpi laguneko taldeak osatu eta lau mahaitan kokarazi ziren. Mahai bakoitzean galdera bat zegoen hausnarketarako eta baita idazkari bat ere ekarpenak jasotzeko. Hamar minutuko tartea eman zitzaien eztabaidarako, hurrengo mahaira igaro aurretik, eta horrela denak lau mahaietatik igaro arte.
Bien bitartean pareta zikinak koloreztatzeko proposamena landu zuten haurrek
Umeek iazko parte hartze prozesuan proposatu zituzten ametsetatik tiraka, ‘pareta zikinak koloreztatzea’ helburu zuena hartu zen. Saioaren xedea umeek paretak ikusi, eta bertan zer marraztu proposatu, eztabaidatu eta adostea zen, dena eskulan eta jolasaren bidez.
Saia bukatzeko, umeek eta helduek, Kabia Txikiren bideoa ikusteko aukera izan zuten eta baita flashmobaren bideoa ere.