OARSOirriak

OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.

Tonucci ezagutuz. (Edo desikasteko jardunaldiak)

Aurreko larunbatean, martxoaren 16an, Pasaian bildu ginen Oarsoaldeako Irrien lagunak. Biltzeko aitzakia Franccesco Tonucciren pentsamoldea apur bat gehiago ezagutzea zen. Dakizuen bezala Tonuccik, Frato ezizenez ere ezaguna denak, maiatzean Donostiako Kursaalen hitzaldi batzuk emango ditu haurrak eta hiria gaitzat hartuta, eta interesgarria irizten genuen gizon honi buruzko zertzelada batzuk aurretik izatea.

Haur eta guraso (gazteak guztiak) hantxe bildu ginen eta saio mundiala izan zen: jolasak, azalpenak, jatekoak eta edatekoak… primerakoa!

Pirañak eta Zubiak izeneko jokoan aritu ginen, eta batek baino gehiagok bukatu zuen arrain horien bazka moduan.

20130316_Tonucci formazioa_6387

Eta Tonucciren filosofia erakargarriaz gehixeago jabetzeko aukera.

Umeei iradoki zitzaien pentsa zezatela, amestu zezatela zein toki, leku, txoko, gune, giro, jolas duten gogokoen, zer nolakoa izatea gustatuko litzaiekeen, izan erreala edo ametsetakoa.

Hemen haurrak lanean:

20130316_Tonucci formazioa_6404

baina ze guapoak garen Oarsoaldeako jendea!!!

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Helduok ere bagenuen egitekoa: galdera hauen inguruan aritu ginen:

Non jolasten duzu?

Zein dira jolaserako dituzun txoko maiteenak?

Norekin jolasten duzu?

Ze jolasetara?

Oro har, jolastu gutxi eta egitekotan umeak eskatuta eta umeekin egin ohi dugula kontura ginen.

20130316_Tonucci formazioa_6391

Ideia hau nagusitu zen: haurrari garrantzia handiagoko toki bat eman behar zaio gure hiria eraikitzerakoan. Haurrak entzuten denbora gehiago eman behar dugu, eta jakina, helduok ikasi egin behar dugu entzuten, edo desikasi.

Hemen Lorea Agirrek emandako azalpenak

Horrela bada, maiatzaren 10 eta 11n Kursaalen izango dugu jardunaldia Tonuccirekin, anima zaitezte oso intersgarria da eta.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Information

This entry was posted on 2013/03/22 by in Eskualde Mailakoak,Uncategorized.
%d bloggers like this: