OARSOirriak

OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.

Familientzat DANTZA tailerra

Dantza sensibilizazio proiektuaren baitan…

Errenteriako Udalak eta Kukai Dantzak, OarsoIrriak elkartearekin elkarlanean daramagun Dantza Sensibilizazio proiektuaren baitan, familia osoari zuzendutako dantza tailerra antolatu dugu. Tailerrean 4 urtetik gorako haurrek partehartu ahal izango dute, eta gutxienez heldu batek lagunduta etorri beharko dute.


Leire Otamendi, dantzariak eskainiko du tailerra.

OTSAILAK 15 FEBRERO
Bi talde egingo dira: 17:30-18:30 / 18.30-19.30

Lekua: DANTZAGUNEA, pilotari kalea z/g
Tailerra doakoa da
Izenematea: da
ntza@kukai.eus

Utzi iruzkina

Information

This entry was posted on 2018/01/31 by in Uncategorized and tagged , , , .