OARSOirriak

OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.

INAUTERIAK – Oarsoirriak Ofizioen Musikala

Aurten ere herriak aukeratutako gaiarekin egingo dugu bat eta OarsoIrriak Ofizioen Musikala ekimenean parte hartzeko gonbita luzatzen dizuegu.

 

Familiek musikaz beteriko ibilbide batean parte hartzeko aukera izango dugu. Ibilbidean zehar geldialditxoak egongo dira eta taldeka koreografiak dantzatuko dira. Dantza kolektibo berezi bat ere egongo da eta herriko txikienetatik handienetara gorputza elkarrekin astintzeko aukera izango dute.

 

 

 

OarsoIrriak Ofizioen Musikala 2018/02/10

12:00etan – Familien kalejiraren irteera Merkatuzarreko plazatik abiatuta

Ibilbidean zehar musika eta dantza.

Ibilbide geldiadiak: Merkatuzar Plaza, Foru Plaza (geldialdia), Biteri, Xabier Olaskoaga Plaza (geldialdia), Morrongileta, Koldo Mitxelena plaza (geldialdia), Maria Lezo, Madalen kalea, Herriko plaza (geldialdia) Zumardia (geldialdia).

13:00etan Zumardia – Dantza kolektiboa

14:00etan Merkatuzar – Bazkari herrikoia. Txartelak aldez aurretik erosi behar dira.

Entseguak 2018/01/28 eta 2018/02/03. 17:00etan Merkatuzarren

Entseguak: urtarrilaren 28an eta otsailaren 3an, 17:00etan Merkatuzarren. Gidaria Vanesa Castaño dantza irakasleak izango dira.

Aurtengo inauterietan parte hartu Inauterietako OarsoIrriak Ofizioen Musikala ekintza koloretsuan.

 

Informazio gehiagorako helbide honetara idatzi: oarsoirriak@gmail.com

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Information

This entry was posted on 2018/01/15 by in Uncategorized and tagged , , , .
%d bloggers like this: