OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.
Errenteria-Oreretako Udalak eta Kukai Dantza Konpainiak, OarsoIrriak egitasmoarekin elkarlanean, familia osoari zuzendutako dantza tailerra antolatu dute Niessen Kulturgunean. Jon Maya Sein dantzari eta koreografoak familian gozatzeko saio praktikoa proposatuko du. Tailerrean 4 urtetik gorako haurrek gutxienez heldu batez lagunduta etorri ahalko dute.
EGUNA: ABENDUAK 12
ORDUA: 18:00etan
LEKUA: NIESSEN Kulturgunea (2. solairuko ensaio gelan)
IRAKASLEA: JON MAYA SEIN
ANTOLATZAILEAK: Kukai Dantza, Errenteriako Udala, OarsoIrriak
IZENEMATEA: dantza@kukai.eus
Sarrera mugatua izango da. DOAN.