OARSOirriak

OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.

[Oiartzun] Bigarrengoz elkartuko gara euskal abestien kantaldian

Oiartzungo adineko herritarren aisialdia, gizarteratzea eta parte-hartzea dinamizatzea eta bultzatzea helburu duen Torri Gukin ekimenak, Haziak egitasmoak, eta haur zein familiekin lan egiten duen Oiartzungo Abaraxka ludotekak, bigarrenez euskal abestien kantaldia prestatu dute.

Azaroak 30, osteguna, arratsaldeko 17:00etan dugu zita oraingoan. Ekimen hau Oiartzungo euskararen astearen barruan kokatzen da.

 

Herriko kitar jole talde batekin batera,  adin guztientzako abestiak prestatu ditugu: ala kinkirrinera, araban bagare, saltzen saltzen, agure zaharra… eta nola ez Kazkazuriren bertsoak.

Sarrera edonorentzat librea izango da, ez da aurretik izena eman beharrik izango.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Information

This entry was posted on 2017/11/27 by in Aisialdi Egitarauak,Herri Mailakoak,Herriak,Oiartzun and tagged , , , .
%d bloggers like this: