OARSOirriak

OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.

Pilota-jolasak ezagutzeko saioa San Pedron

Otsailaren 20an, larunbat goizean, Joseba Mujika Antxoko pilota eskolako koordinatzailearen laguntzarekin pilota-jolasak ezagutzeko saioa izan zuten San Pedroko familiek. Haur eta guraso elkarrekin aritu ziren jolasean pilota oso jolas desberdinetan praktikatzen.

Pasaiako irrizaleen ekimenekoak diren San Pedroko haurrek eta gurasoek antolatutako ekintza izan zen eta majo gozatu zuten bertara agertutako familiek.

Hurrengo ekintza prestatzen hasiak direla ere jakinarazi ziguten, baratze bat ezagutzeko saioa izango da. Aurrerago izango dugu ekintza honi buruzko zehaztasun gehiago.

SP pelotaria-7

Utzi iruzkina

Information

This entry was posted on 2016/02/29 by in Herri Mailakoak,Orokorrak,Pasaia,Uncategorized.