OARSOirriak

OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.

Ondartxoko OarsoIrriak txokoa diseinatzeko 3. saiorako deialdia

 

Noiz: urtarrilak 31, ostirala

Ordua: 17:30etatik 19:00etara

Argazkia

Non: Ondartxoko txokoan bertan

Txokoa diseinatzeko prozesua maiatza bitartekoa izango da, hilean saio bat, beraz, guztira lau saio gehiago. Saio hauen dinamikak eta helburuak ere desberdinak izango dira, txokoak zer izan behar duen pentsatzeko eta irudikatzeko saioak batzuk, beste batzuk, ordea, eraikitzen hastekoak, gure eskulanarekin auzolanean familiko kide guztion parte hartzearekin paretak margotu, txokoak eraiki,… Guztion artean joango gara erabakitzen zer eta nola egin.

Datorren saioan, umeek, aurreko saioan landutako txokoen proposamena aurkeztuko die hurbiltzen diren haur guztiei, guztien artean ekarpen berriak egin eta proposamena osatu eta adostuko dute.

Helduok, OarsoIrriak ekimena zergaitik sortu den eta zer landu nahi den azaldu, Ondartxoko museoan zer egingo den orokorrean eta zehazki OarsoIrriaken txokoaren diseinu honetan helduen papera zein izango den adostuko dugu.

Ondoren, umeek helduei eta helduek umeei taldeetan landutakoa azalduko diete.

Bukatzeko, hurrengo saioan zer egingo dugun erabakitzeko tartea hartuko dugu.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Information

This entry was posted on 2014/01/24 by in Pasaia.
%d bloggers like this: