OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.
Kaixo guztioi. 2014 hasi berri honetan Lezoko Irrien Lagunak asmoa dugu blog honetan presentzia areagotzeko. Ea asmo hori egi bilakatzeko gai garen. Oraingoz behintzat, esan datorren larunbatean, urtarrilak 25, arratsaldeko 17:00etan Ludotekan bilduko garela arratsalde pasa egiteko.
Ea animatzen zareten!!!