OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.
Oarsoaldeko Irrien lagunok denbora daramagu, aisialdi parte hartzaile eta hezitzailea antolatuz bailarako herrietan. Orain, maiatzaren 10 eta 11n “Herri hezitzailea” izenburupean Donostiako Kursaalen egingo diren jardunaldiak antolatzeko esku bat bota dugu. Jardunaldi horietan parte hartuko du Francesco Tonucci (Fano 1941) pentsalari, marrazkilari eta psikopedagogo italiarrak. Tonucci irakasleak, Frato ezizenez ere ezaguna denak, ospe handia hartu zuen “Haurren hiria” proiektuarekin. Helburu nagusia hiria haurren ikuspegitik eraikitzea zen, eta izandako arrakastaren ondorioz munduko beste hainbat lekutara zabaldu zen egitasmoa. Bere esanetan, haurrari askatasun eta botere gehiago eman behar zaio esperientziaren bidez heziketaren mamia izan dadin.
Horrela bada, jardunaldi hauek ematen diguten aukeraz baliatuz Tonucci jauna Pasaiako badia bisitatzera ekarriko dugu larunbat arratsaldean; hain zuzen ere gure haurrak badiaren inguruko auzo guztien harremanak indartzeko egitasmoak lantzen aritu dira, eta horren berri emango diote, eta noski, Oarsoaldeko Irrien Lagunaken inguruan gabiltzan familia eta eragileekin aisialdi tarte eder bat pasatzeko ere denbora emango digu: arraun egin, jolastu,…
Hemen duzue larunbat arratsalde horretako egitaraua, animatu zaitezte!!