OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.
Irrien Lagunen eskualdeko batzarra deituta genuen larunbat honetarako, 19rako. Hainbat pertsonen mezua jaso dugu fase berrirako lehenengo batzarra herrian bertan egitea proposatuz. Proposamena aztertu egin dugu eta hala egitea erabaki dugu.
Honenbestez, larunbateko eskualde batzarra bertan behera utziko dugu eta herri batzarrekin abiatuko dugu urte berria. Hona hemen herri batzarrak egiteko egunak:
– Pasaia: urtarrilak 23, asteazkena, 19:00tan Trintxerpeko Udal Euskaltegian
– Lezo: urtarrilak 24, osteguna, 19:00tan udalaren kultura sailean
– Errenterian: urtarrilak 29, asteartea, 18:30etan Xenpelar etxean
– Oiartzun: urtarrilak 24, 17:00etan, kiroldegiko kafetegi gaineko aretoan