OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.
Balorazio saioa – Eskualdeko batzarra
Hamabost hilabete joan dira Irrien Lagunak Oarsoaldean ekimenak lehen urratsa eman zuenetik. Hilabete horietan guztietan elkar ezagutu, ekimenaren oinarriak eztabaidatu, aberastu eta onartu, geure buruak antolatu, umeen parte hartze prozesua abian jarri eta ekintzen aroa jai eder batekin abiatu dugu
Orain, horren guztiaren balorazioa egiteko garaia da, eta horretarako antolatu da saio hau.
Noiz: Urtarrilaren 19an, larunbatarekin.
Non: Errenteriako Merkatuzarren.
Ordutegia: 10.00-14.00.
Norentzat: Eskualdeko jendearentzat.
Deialdi irekia: Egitasmoan jardun duten (asko, gutxi, puntualki, antolatzaile nahiz hartzaile…) guztientzat, eta baita egitasmora hurbildu nahi dutenentzat ere.
Saioak bi zati izango ditu: lehenengo zatian, egindakoari begiratuko diogu: zer egin dugun ondo eta zer hobetu dezakegun aztertuko dugu.
Eta bigarren zatian, urte berriari begira jarriko gara, antolakuntzaren, parte hartze prozesuaren eta ekintza berrien inguruko urratsak marrazten hasteko.
Irrigintza, herrigintza
bideoa ikusi ahal izateko “suscribete” hori ze kontu da???
Pingback-a: Irrien Lagunak Oarsoaldean ekimenak balorazio saioa burutuko du larunbatean | Errenteria Herri Bizia
Pingback-a: El proyecto Irrien Lagunak Oarsoaldean realizará una sesión de valoración el sabado | Errenteria Herri Bizia