OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.
Aurten ere Madalen jaiak herriko haurrekin batera pentsatu eta landu nahi ditugu. Lehenengo urratsa Haurren Jai batzordearen gauzatzea izango da. Bertan Madalenetako haurren egitarauaren ekintzen proposamenen bilketa egingo da, eta Txupinazo Txikiko pegatinak sortzeko aukera ere egongo da.
Eguna: maiatzaren 16an (ostirala)
Ordua: 17:30etan
Lekua: Lekuona Fabrika eraikinaren 1. solairua (Plaza Berdea).
Pregoian eta Batuburrunban parte hartu nahi baduzu adi egon, maiatzaren bukaeran jarriko ditugu prestaketa saioen inguruko informazio guztia.
Familiei informazio hau etxeko txikiekin partekatzea eskatzen diegu, jaietan ere haien zatitxo bat egon dadin eta haurren ideiekin guztiok goza dezagun! Edozein zalantza edukiz gero, idatzi oarsoirriak@gmail.com helbidera.