OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.
Errenteria-Oreretako jaien hasiera herriko haurrek egiten dute. Zumarditik abiatuta, haurrek eta familiek Txupinazo Txikira elkarrekin joateko BATUBURRUNBA kalejira alaia egin ohi dugu.
Egunean bertan gerturatzen den edonork hartu dezake parte, baina aurten berrikuntza bat sortu dugu. OarsoIrriko familiako kide den Odei Astibia Guereño musikariak gidatuta BATUBURRUNBAn joko diren hainbat erritmo prestatu eta beraiekin jolasteko aukera egongo da. Entsegua irekia izango da, eta nahi duten haur eta familiek hartu dezakete parte.
Txupinazo Txikiko BATUBURRUNBAren entsegua
– Eguna: ekainaren 27a osteguna
– Ordua: arratsaldeko 17:30etan
– Lekua: Donostia ibilbidea 102 – 1 atea (Astigarraga)
– Izen ematea: etortzeko interesa baduzue, arren, bidali mezu bat oarsoirriak@gmail.com helbidera, haurraren edo haurren adina jarrita. Edozein informazio gehigarri behar dugula uste baduzu ere, idatzi lasai.Ekintzara gogoa soilik ekarri behar da eta ez da material berezirik eraman behar. Haur asko etortzen badira, eta guztion parte hartzea zein segurtasuna bermatzeko, agian haur bakoitzeko heldu bat bakarrik sartu ahalko da lokalera.
Ekintza hau OarsoIrriko familiei esker egingo da. Mila esker!!