OARSOirriak

OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.

Badator Madalena Jaia, badator Mila Koloretako Txupinazo Txikia!!!!

  Madelen Jaietako Txupinazo Txikian parte hartzeko modu ugari daude.

  Haur eta familia batzuk 17:15etan Zumarditik abiatuta BATUBURRUNBArekin bat egin eta etxetik ekarritako musika instrumentuekin Txupinazo Txikiaren deia egin eta bidea irekiko dute. Zuk ere parte hartu nahi baduzu, hemen dauzkazu perkusiozko instrumentuak prestatzeko ideiak.

  17:55etan Haurren Pregoia izango da. Aurten, 3 eta 14 urte bitarteko 21 haur eta nerabe elkartu ziren Txupinazo Txikiko Pregoia prestatzen. Beherago sorkuntza prozesuan egindako argazkiak dituzue.

  18:00etan guztiok batera atzera kontaketa egingo dugu eta Mila Koloretako Txupinazo Txikia sortuko dugu! Jarraian, haurren jaietako “Irria Harro” abestia kantatuko dugu. Ikusi eta entzun ezazue kanta (letra)

Hemen dauzkazue pasa den astean Haurren Pregoiaren sorkuntzan egindako irudiak. Mila esker parte hartu zenuten haur guztioi!

Utzi iruzkina