OARSOirriak

OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.

ONDARTXOKO OarsoIrriak txokoa garbitzeko auzolana

 

Otsailaren 2an, goizaldeko itsasgorak eta olatu erraldoiek Ondartxoko OarsoIrriaken txokoa bisitatu zuten. Urak ere ezagutu nahi zuen nonbait gure txokoa!

Txokoa diseinatzen jarraitzeko saioa genuen otsailaren 7an, baina ezin izan genuen egin lokatzez gainezka zegoelako. Beraz, saioari beste zentzu bat ematea proposatu zen. Esan eta egin, txokoa garbitzeko familia- brigada bat antolatu genuen otsailaren 16rako. Igande goiz ederra pasa genuen, txokoa garbitu eta ondoren hamaiketakoa kanpokaldean, eguzkia lagun!

Ondoko argazkiak dituzue testigu!

  DSC_0567 DSC_0542 DSC_0554 DSC_0556

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Information

This entry was posted on 2014/02/25 by in Uncategorized.
%d bloggers like this: