OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.
Kalean giro hotza zegoen eta Urtarrilak 25 arratsaldez Lezoko ludotekan elkartu ginen familia eta lagun giro politean, “Euskaraz jolastuz eta abestuz” tailerraren inguruan. Lehenik mahai jolasetan eta jolas librean aritu ginen. Ondoren karaokearekin giroa berotu genuen. Eskerrikasko bertaratu zineten guztioi eta ludotekako arduradunei
Otsailean ere gogoz gatoz. Ihauterien inguruan pare bat ekintza antolatu ditugu. Ikus antolatu diguna eta animatu parte hartzera. Guztiok elkarrekin ederki pasako dugu!