OARSOirriak

OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.

Errenteria-Oreretako OarsoIrriak batukada taldea osatu nahi dugu inauterietarako.

 

Inauteriak gertu dauden honetan, eta etxean mozorroak egiteko tailerra egin ondoren. Batukada taldea osatzea proposatu nahi dizuegu.

Proposatzen dizueguna zera da: egun batean tresnak sortu eta gero beste hiru saiotan erritmoa lantzeko tailertxoa egin. Gure asmo Inauterietan, martxoaren 1ean, larunbata egurdiko 12:00etan elkartu eta gure erritmoaz lagunduta herriko kaleak alaitzea eta familia giroan ondo pasatzea da.

Lehenengo hitzordua datorren larunbatean, otsailaren 1ean izango da.

17:00etatik 19:00etara, Merkatuzarreko Jose Luis Caso Aretoan.

Hurrengo hiru saioak berriz otsailaren 9an (igandea), otsailaren 16an (igandea) eta otsailaren 22an (larunbata). Saio guztiak 17:00etatik 19:00etara, Merkatuzarreko Jose Luis Caso Aretoanizango dira 

Lau hitzordu hauetatik ezinbestekoa izango da gutxienez hirutan parte hartzea.

Ekintza honekin beti bezala familia giroa zaindu nahidugu eta beraz, haurrak gutxienez guraso batekinjoan beharko dira.

OarsoIrriak 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzat zuzendutako familiako aisialdi ekimen bat da, hezitzailea, herritarra eta parte-hartzailea eta bere helburua euskaraz bizi nahia eragitea da.

Parte hartzeko izena ematea beharrezkoaizango da oarsoirriak@gmail.comhelbidera mezu bat bidali behar da eta horretarako epea ostegunean amaituko da,hilak 30

Izena emateko garaian adierazi parte hartuko duzuen kide guztien izenak haurrak zein helduak, tresnak egiteko beharrekoa den materiala prestatu ahal izateko.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Information

This entry was posted on 2014/01/29 by in Errenteria-Orereta,Herri Mailakoak.
%d bloggers like this: