OARSOirriak

OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.

Familia topaketa atsegina

Irrien lagunen asmoa da hilean behineko ekintzak antolatzea, hori horrela familia topaketa antolatu genuen. Batetik, haurrek zein ekintza nahi dituzten aukeratu zuten hona hemen hurrengo hiruhilerako aukeratutakoa.

 

Haurrek aukeratutako ekintzak

Urrian: mendi irteera eta su tailerra

Azaroan: talogintzan eta egur tailan aritzea.

Abenduan: ginkana jolasa

P1100566

Gurasoek ere izan zuten elkarrekin iritzi trukean aritzeko eta hauxe bildutakoa

 

Guraso topaketako iritzi bilketa

P1100574

 

IRRIEN LAGUNAK EKIMENAREN ONURAK

Gurasooi hausnarketarako aukera ematen digu.

  • Tonucci pedagogoaren ideiak lantzeko aukera ederra da.
  • Aisialdia familian egitea abantaila handia da.
  • Partaidetza dinamikaren bidez haurrak herritar sentiarazten ditugu.
  • Euskaraz bizitzeko haur-familia gunea izatea beharrezkoa da.

ZER HOBETU DAITEKEEN IRRIEN LAGUNAK EKIMENEAN

 

Ekimen hau familien artean eta herrian zabaltzeko orduan hutsune handiak daude. Jende askok oraindik ez daki gurasoak eta haurrak elkarrekin aisialdian aritzeko gune interesgarri bat denik.

  • Haur adoptatuek beste haur eta familiekin espazio atseginak konpartitzeko aukera eman dezake Irrien Lagunak ekimenak.

 

ZER GEHITU DAITEKEEN

 

Herriko parkeetako familien artean nahasketa onuragarri handiago bat eragin dezake (plazaz plaza ekintzak antolatuta, adibidez).

  • Auzo gehiagoetako giroak zaintzea komeni da. arriskua dago bakarrik erdialdean gelditzeko.

 

 

 

Utzi iruzkina

Information

This entry was posted on 2013/10/21 by in Uncategorized.