OARSOirriak

OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.

OarsoIrriak Tonucciri oparituko dioten liburua erakutsi diote Julen Mendoza alkateari

OarsoIrriakek Tonucciri oparituko dioten liburua erakutsi diote Julen Mendoza alkateari from Herri Bizia on Vimeo.

Oarsoaldeko OarsoIrriakeko haur talde batek nolako herria nahiko lukeen azaldu zion Julen Mendoza Errenteriako alkateari atzo goizean. Orereta ikastolatik etorri zen haur taldeak koloretako tximeletak, belardiak, mendiak eta ortzadarrak eskatu zizkion alkateari. Baina soberan dauden gauzak ere aipatu zizkioten, izan ere, txakur kaka eta kotxe gehiegi ikusten dituzte herriko kaleetan.

Pleno Aretoan aurkeztu zituzten eskariak “Herri hezitzailea, eskola herritarra” jardunaldietan parte hartuko duen Francesco Tonucci pedagogo italiarrari emango dioten artista-liburu batean batu dituzte eta bilduma horixe izan zen Mendozari erakutsi ziotena. Udaletxean ere laburpen bat utzi zuten beren ideiak kontuan har daitezen.

 Tonuccirentzako liburua_2

“Herri hezitzailea, eskola herritarra”

Maiatzaren 10 eta 11n “Herri hezitzailea, eskola herritarra” jardunaldiak egingo dira Donostiako Kursaal jauregian eta Tonucci izango da gonbidatu berezia bertan. Frato goitinez ezaguna den komiki-egilea Haurren hiria proposamenarekin egin da ezagun eta OarsoIrriak hari begira jarri ziren umeen parte-hartze zuzena lantzen hasi zirenean.

Jardunaldietan hiri ereduak haurren heziketan zer-nolako eragina duen hausnartuko dute eta haurrak kalean jolastu, bizi eta hezi ahal izateko bestelako herri eredu baten aldeko urratsak nola eman litezkeen pentsatuko dute.

Ekitaldiak ematen duen aukera baliatuz, Tonucci Pasaiako badia ezagutzera ekarriko dute larunbat arratsaldean eta bertan emango diote Errenteriako OarsoIrriakeko haurrek gaur Julen Mendoza alkateari erakutsi dioten artista-liburua.

Tonuccirentzako liburua_3

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Information

This entry was posted on 2013/05/09 by in Errenteria-Orereta,Herri Mailakoak.
%d bloggers like this: