OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.
Euskaraz bizi nahi dugun herritarrok bildu eta euskaraz gauzatuko den aisia eskaintza hezitzailea, herritarren parte hartzearen bitartez eta auzolanean antolatzea du helburu Oarsoaldeko Irrien Lagunak ekimenak.
Ekimenaren bultzatzaileok Oiartzunen antolatu dugun bailarako jaiaren xedeak dinamika sortzen laguntzea eta elkar ezagutzea dira. Hona hemen egitaraua:
10:00-11:00. Kontsigna irekiko da, bazkariak eta trasteak uzteko.
11:00-11:30. Ongietorria. Agurra, bertsolariak, txalapartariak eta bestelakoak izango dira. Gainera, bandoa irakurriko dute, eta jaiaren suziria ere botako dute.
11:30-12:30. Herriko kaleetatik barrena: kalejira koloretsua osatuko da lau herrietako pertsonaiekin, txarangarekin, trikitilariekin eta denen parte hartzearekin.
12:30-13:00. Kantuaren aurkezpena: koreografia ikasi eta denek dantza egingo dute. Gainera, flashmob-aren grabazioa egingo dute.
13:00. Bazkaria: norberak bere etxetik ekarritakoarekin egingo da bazkaria.
13:30-14:30. Haurrentzako tailerrak: marrazkiak, aurpegiak pintatzea eta bestelakoak egingo dituzte bertan parte hartuko dutenek.
14:30-16:00. Haurren ekitaldia: Oarsoaldeko lau herrietako haurrek parte hartze prozesuan landu dutena aurkeztuko dute. Herrietako haur taldeen ekitalditxoak ere izango dira: antzerkia, malabareak, dantza, abesbatza…
16:00-17:00. Familientzako jolasak.
17:00-18:00. MartinBertso DJak musika jarriko du dantza egiteko.
18:00. Agurra.
OHARRAK
Elkarrekin egun polita pasatuko dugulakoan, igandera arte.