OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.
Datorren abenduaren 2an Oiartzunen Oarsoaldeko Irrien Lagunok egingo dugun Irrigintza festa prestatzeko, egun horretarako dantzaren saioa egingo dugu gaur ostiralez 18:00etan San Pedroko pilotalekuan. Orain arte lan batzordeetan parte hartu duzuen guztiok gonbidatuta zaudete saiora, bai eta festaren aurkezpenera ere.