OARSOirriak

OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.

Guri buruz 01

Irrien Lagunak Oarsoaldean

Amestu, sortu, gauzatu, hobetu

Zer da?

Oarsoaldeko lau herrietan abian den umeentzako aisia proiektu hezitzaile euskaldun herritar eta parte hartzailea.

Zertarako da?

  • Aisia egitarau hezitzaile bat antolatzeko.

  • Euskaraz bizitzeko arnasguneak sortzeko.

  • Heldu, gazte eta haurrak elkarlanean arituz, lan egiteko modu berri bat sortzeko.

  • Talde, ekimen, erakunde, elkarte eta banakoek herriaren alde aktiboki parte hartzeko.

  • Herrigintza sustatzeko eta herria denon artean hobetzeko.

Nola funtzionatzen du?

Batzar irekien bitartez. Horietan parte hartze prozesu bat ireki da heldu, gazte eta umeek, berdinetik berdinera, elkarlanean jardun dezaten.

Zer egiteko asmoa dago?

  • Umeen batzarrak osatu, ekintzen diseinu, erabaki eta gauzatzean parte hartze erreala izan dezaten.

  • Umeentzako aisia hezitzaile eta herritarra martxan jarri datorren urtetik aurrera.

  • ‘Umeak nagusi, nagusiak ume’ jaia antolatu, abenduaren 2rako.

Nork har dezake parte?

Euskaraz bizi nahi duen eta herriaren eta herritarren aldeko ekimenetan parte hartu nahi duen guztiak.

Irrigintza, herrigintza

Advertisements

One comment on “Guri buruz 01

  1. Pingback-a: Azatzak 65: Oarsoaldeko Irrien Lagunak - Garaigoikoa

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s

%d bloggers like this: