OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.
Haurren jai batzordeak bere lanketa egin zuen. Mila esker bertaratu zineten haur eta familia guztioi!
Orain, Txupinazo Txikiko prestaketaren txanda da. Haurren Txupinazoaren baitan ekintza desberdinak daude, eta bakoitzaren lanketa momentu desberdin batean egingo da. Antolakuntzan laguntzen aldera, parte hartu nahi duten haurrek izena eman behar dute. Jarraian, ekintza bakoitzaren inguruko informazioa adieraziko dugu. Beraz ongi begiratu eta ziurtatu prestaketa egiten den egun eta ordu guztietara etorri daitezkeela etxeko txikiak.
ADI! izena emateko azken eguna EKAINAREN 23a da (behean daukazue esteka).
BATUBURRUNBAren erritmoen prestaketa
Haur eta familientzako jarduera da hau. Zumarditik Txupinazo Txikirako BATUBURRUBAren kalejira Odei Astibira musikariarekin batera gidatzeko aukera dago. Erritmoekin jolastea, batukada eta kalejirak gustatzen bazaizkizu, hemen duzu aukera bikaina!
Dantza
Txupinazo txikiak ere badu dantzarako tartea. Dantzatzea gustuko baduzu, hau da zure lekua. Izena emateko garaian gustuko dituzun 3 kanta jarri behar dituzu, eta entseguen egunean emango da dantzatuko den kantaren berri.
Pregoiaren prestaketa eta kantatzea
Txupinazo txikiaren pregoian edo txupinazoaren ondoren Irria Harro kanta kantatu nahi baduzu, hau da zure lekua.
Txupinazo txikiko ekintzetan izena HEMEN egin klik
Familiei informazio hau etxeko txikiekin partekatzea eskatzen diegu, jaietan ere haien zatitxo bat egon dadin eta haurren ideiekin guztiok goza dezagun! Edozein zalantza edukiz gero, idatzi oarsoirriak@gmail.com helbidera.