OARSOirriak

OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.

Mila koloreko lehen txupinazo txikia MILA ESKER!! (Errenteria-Orereta)

Udaberrian Oarsoirrien ideiari erantzunez, herriko haurrek eta gaztetxoek ilusio handiz landu eta adostu zituzten Madalenetarako proposamenak.

IMG-20150725-WA0014

Haurren Jai Batzordea – Bilkurak (argz. Mikel Azkarate)

 

IMG-20150718-WA0008

Murala apaintzeko marrazkiak (argz. Mikel Azkarate)

IMG-20150720-WA0031

Muralaren prestaketa (argz. Nora Barroso)

 

 

 

 

 

 

 

Hori horrela, haien ametsetako jaiak gauzatzeko asmoz, haurrek Mila koloreko lehen txupinazo txikia ospatu dute uztailaren 21ean.

Madalen bezperan, 16:30etan, batuburrunba egin zuten Gamon zumarditik Koldo Mitxelena plazara (Esmalteria), Zo Zongo perkusio taldeak lagunduta. Aurretik etxean prestatutako perkusio instrumentuak eraman zituzten haurrek.

IMG_20150721_171335

Batuburrunba (argz. Nora Barroso)

 Ondoren, 17:30etan, Esmalterian Mila koloreko txupinazo txikia ospatu zuten, kanoi txikiekin koloretako konfetiak erabiliz, puxika koloredun erraldoiak botaz.

Mila koloretako txupinazo txikia

Mila koloretako txupinazo txikia  (argz. Mendi Urruzuno)

Mila koloretako txupinazo txikia - Murala

Mila koloretako txupinazo txikia – Murala (argz. Nora Barroso)

 

 


 

 

Herriko haurrei eta beren familiei ilusioz parte hartu izana eskertzen diegu oarsoirriok, bai eta datorren urtean Madalenetako txupinazo txikian haurrei protagonismoa itzultzen laguntzeko eskatu ere.

 

Prozesua iruditan ikusi nahi baduzue klik egin hemen

1 comments on “Mila koloreko lehen txupinazo txikia MILA ESKER!! (Errenteria-Orereta)

  1. Pingback-a: Haurren ahalduntzea karriketara – Bidetik baino bidea eginez | Axala

Utzi iruzkina

Information

This entry was posted on 2015/07/25 by in Errenteria-Orereta,Herriak and tagged , , , , .